sábado, 7 de noviembre de 2015

MATERIALA

Jarraian jarduera egiten duten familiek zenbait material eramatea gomendatuko dugu.
Edozein galdera sortzen bada ere emailez erantzungo dizuegu tourdaibai@gmail.com correoan.
Familiek eraman beharreko materiala honako hau izango da:
·  Arropa erosoa: mendiko oinetakoak (ez izatekotan kirola egiteko zapatilak), txandala, eguzkirako txanoa eta jertse bat.
·  Motxila: bertan jateko bokata, hamaiketakoa (txokolatinak…), botila bete ur, iparrorratza.
·  Erloju bat.
·  Nahi izatekotan ibiltzeko makila.
·  NAN-a eta osasun txartela.
Honetaz aparte antolatzaileek hurrengoko materiala ere eramango dugu behar denean erabiltzeko.
·  Botikina
·  Iparrorratzak eta ibilbidearen mapak
·  topogia
·  eguzkirako babesa (krema eta ezpainetakoa)
·  2 esku telefono (2 bateria kargatuekin badaezpada)
·  GPS eta ordularia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario