Ibilbidea Sukarrietan dagoen hondartza ondoko plazan hasiko eta amaituko dugu, hau ere frontoi baten ondoan dago eta belardi oso egoki bat dugu bertan hasiera eta bukaera antolatzeko. Jarduera hau egitera animatzen diren familiak plaza honetan bertan dagoen aparkalekuan aparkatu dezakete kotxea, hobeto argitzeko jarraian lekuaren kokapenaren link bat uzten dugu https://www.google.es/maps/place/Parque+la+Marisma+Bidea,+2,+48395+Sukarrieta,+Bizkaia/@43.3949381,-2.699849,1698m/data=!3m1!1e3!4m2!3m1!1s0xd4e3c1f0916e289:0x88ad1f7139a952fd
Katillotxu bestetik, 337m-ko tontorra da, eta bertara heltzeko 325m-ko desnibel positiboa igo beharko dugu itsasotik hasten garelako ibiltzen. Ibilbidearen luzera 8.3km-koa eta seinale egokiekin markatuta dago. Ibilbide gehiena pista-errepidea zehar izango da, hala ere bidezidor zati batzuk badaude, baita belardi zabalen bat ere.
Egingo ditugun jolasak ibilbidean zehar banatuta egongo dira, hau da, ibiltzen doazen heinean gainditu beharko dituzten proba ezberdinak egin beharko dituzte. Horrela, familiek ez dira soilik ibilbidea amaitzeaz arduratu behar, egingo dizkiegun probetaz ere bai.
Ezaugarri hauek eraman beharko dugun materialaren ideiaren bat ematen digu jarduerak planifikatzerakoan, hala ere eguraldiaren arabera baliteke jarduerak zailtzea.
Familiak ondo antolatuta edukitzeko eta antolatzaileek ondo ezberdintzeko familia bakoitzari kolore bat ezarriko diogu familia bakoitzari kolore bateko zapiak emanez, zapi hauek lepoan jartzeko esango diegu antolatzaileak eta beraien artean ondo ikus daitezen.


No hay comentarios:
Publicar un comentario