Sukarrietara joateko garraio aukera ezberdinak daude.
Garraio publikoari dagokionez, autobusa eta trena aurki ditzakegu. Autobus bi
linea daude sukarrietatik igarotzen direnak, A3515 (Bilbao-Zornotza-Gernika/Lumo-Bermeo)
eta A3526 (Gernika/Lumo-Laida-Laga-Ibarrangelu) Bizkaibus enpresak eskaintzen
dituenak.
Jarraian autobus lineen ordutegiak ikus daitezke, joan eta
etorriko ordutegiekin:
·
Linea A3515
·
Linea A3526
Aldez aurretik aipatu moduan, autobusaz gain sukarrietara
trenez ere joan daiteke. Horretarako Eusko Trenen Bilbao-Bermeo lineak
eskaintzen du zerbitzua. Ibilbide osoan zehar geldialdi ezberdinak daude,
orduan trena ongien etortzen zaizun lekuan hartu dezakezu.
Garraio publikoa alde batera utzita, autoz ere joan daiteke, horretarako Bermeotik edo
gernikatik joanez. Sukarrietan herriaren erdian parking bat dago, eta bertan
aparkatzeko aukera dago.



