lunes, 9 de noviembre de 2015

GARRAIOA

Sukarrietara joateko garraio aukera ezberdinak daude. Garraio publikoari dagokionez, autobusa eta trena aurki ditzakegu. Autobus bi linea daude sukarrietatik igarotzen direnak, A3515 (Bilbao-Zornotza-Gernika/Lumo-Bermeo) eta A3526 (Gernika/Lumo-Laida-Laga-Ibarrangelu) Bizkaibus enpresak eskaintzen dituenak.

Jarraian autobus lineen ordutegiak ikus daitezke, joan eta etorriko ordutegiekin:
·         Linea A3515
·         Linea A3526

Aldez aurretik aipatu moduan, autobusaz gain sukarrietara trenez ere joan daiteke. Horretarako Eusko Trenen Bilbao-Bermeo lineak eskaintzen du zerbitzua. Ibilbide osoan zehar geldialdi ezberdinak daude, orduan trena ongien etortzen zaizun lekuan hartu dezakezu.

Garraio publikoa alde batera utzita, autoz  ere joan daiteke, horretarako Bermeotik edo gernikatik joanez. Sukarrietan herriaren erdian parking bat dago, eta bertan aparkatzeko aukera dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario