lunes, 9 de noviembre de 2015

GARRAIOA

Sukarrietara joateko garraio aukera ezberdinak daude. Garraio publikoari dagokionez, autobusa eta trena aurki ditzakegu. Autobus bi linea daude sukarrietatik igarotzen direnak, A3515 (Bilbao-Zornotza-Gernika/Lumo-Bermeo) eta A3526 (Gernika/Lumo-Laida-Laga-Ibarrangelu) Bizkaibus enpresak eskaintzen dituenak.

Jarraian autobus lineen ordutegiak ikus daitezke, joan eta etorriko ordutegiekin:
·         Linea A3515
·         Linea A3526

Aldez aurretik aipatu moduan, autobusaz gain sukarrietara trenez ere joan daiteke. Horretarako Eusko Trenen Bilbao-Bermeo lineak eskaintzen du zerbitzua. Ibilbide osoan zehar geldialdi ezberdinak daude, orduan trena ongien etortzen zaizun lekuan hartu dezakezu.

Garraio publikoa alde batera utzita, autoz  ere joan daiteke, horretarako Bermeotik edo gernikatik joanez. Sukarrietan herriaren erdian parking bat dago, eta bertan aparkatzeko aukera dago.

sábado, 7 de noviembre de 2015

ORDUTEGIA

ORDUTEGIA
Ordua
Jarduera
09:00
Monitoreak Sukarrietan geratu
09:30
     Familiak guztiak plazan batu
                           09:35
Zapiak banatzen hasi
09:45
Ibilbidearen dinamika azaldu
10:00
Ibilbideari hasiera eman
10:05
Piraguen ibilbidea
11:00
Piraguen ibilbidea amaitu
11:05
Altxorraren jokoa azaldu eta   burutu
11:30
Altxorraren jokoa amaitu eta mendi ibilbidearekin hasi
12:30
Tontorrera iritsi
12:35
Zapiak begiak jokoa azaldu eta burutu
13:00
Alfabeto jokoa azaldu eta burutu
13:25
Alfabeto jokoa bukatu
13:30
Mendi tontorretik Sukarrietara jeitsi
14:00
Bazkaria La marisma jatetxean
15:30
Bazkari amaiera eta zozketa

INSKRIPZIO ORRIA


TOURDAIBAI ABENTURAra apuntatzeko hurrengo inskripzio orria bete behar da.

MATERIALA

Jarraian jarduera egiten duten familiek zenbait material eramatea gomendatuko dugu.
Edozein galdera sortzen bada ere emailez erantzungo dizuegu tourdaibai@gmail.com correoan.
Familiek eraman beharreko materiala honako hau izango da:
·  Arropa erosoa: mendiko oinetakoak (ez izatekotan kirola egiteko zapatilak), txandala, eguzkirako txanoa eta jertse bat.
·  Motxila: bertan jateko bokata, hamaiketakoa (txokolatinak…), botila bete ur, iparrorratza.
·  Erloju bat.
·  Nahi izatekotan ibiltzeko makila.
·  NAN-a eta osasun txartela.
Honetaz aparte antolatzaileek hurrengoko materiala ere eramango dugu behar denean erabiltzeko.
·  Botikina
·  Iparrorratzak eta ibilbidearen mapak
·  topogia
·  eguzkirako babesa (krema eta ezpainetakoa)
·  2 esku telefono (2 bateria kargatuekin badaezpada)
·  GPS eta ordularia.

EGIN BEHARREKO JOLASAK

Egingo ditugun jolasak egun berean ikusi eta azalduko ditugu. proba bera egin haurretik honen ezaugarriak azalduko ditugu ahalik eta era egokienenan gauzatzeko eta ezbeharrik ez gertatzeko. 
Dena dela lasaiago geratzeko behar diren segurtasun neurri guztiak erabiliko ditugu. Hala ere, ezbearren bat gertatzen bada seguru bat hartu dugu dena kontrolpean izateko.

IBILBIDEA

Ibilbidea Sukarrietan dagoen hondartza ondoko plazan hasiko eta amaituko dugu, hau ere frontoi baten ondoan dago eta belardi oso egoki bat dugu bertan hasiera eta bukaera antolatzeko. Jarduera hau egitera animatzen diren familiak plaza honetan bertan dagoen aparkalekuan aparkatu dezakete kotxea, hobeto argitzeko jarraian lekuaren kokapenaren link bat uzten dugu https://www.google.es/maps/place/Parque+la+Marisma+Bidea,+2,+48395+Sukarrieta,+Bizkaia/@43.3949381,-2.699849,1698m/data=!3m1!1e3!4m2!3m1!1s0xd4e3c1f0916e289:0x88ad1f7139a952fd
Katillotxu bestetik, 337m-ko tontorra da, eta bertara heltzeko 325m-ko desnibel positiboa igo beharko dugu itsasotik hasten garelako ibiltzen. Ibilbidearen luzera 8.3km-koa eta seinale egokiekin markatuta dago. Ibilbide gehiena pista-errepidea zehar izango da, hala ere bidezidor zati batzuk badaude, baita belardi zabalen bat ere.
Egingo ditugun jolasak ibilbidean zehar banatuta egongo dira, hau da, ibiltzen doazen heinean gainditu beharko dituzten proba ezberdinak egin beharko dituzte. Horrela, familiek ez dira soilik ibilbidea amaitzeaz arduratu behar, egingo dizkiegun probetaz ere bai.
Ezaugarri hauek eraman beharko dugun materialaren ideiaren  bat ematen digu jarduerak planifikatzerakoan, hala ere eguraldiaren arabera baliteke jarduerak zailtzea.
Familiak ondo antolatuta edukitzeko eta antolatzaileek ondo ezberdintzeko familia bakoitzari kolore bat ezarriko diogu familia bakoitzari kolore bateko zapiak emanez, zapi hauek lepoan jartzeko esango diegu antolatzaileak eta beraien artean ondo ikus daitezen.
ibilbidea1.png

KOKAPENA

Urdaibai Biosfera Erreserba Ipar latitudeko 43º 12’ eta 43º 28’ artean, eta 2º 33’ W eta 2º 46‘ W arteko longitudean kokatuta Europaren hegoaldean, Kantauri Itsasoaren bazterrean, Iberiar Penintsularen iparraldean dago. Euskal Herriko gunea da eta zehazki Bizkaiko Lurralde Historikoaren Busturialdea deituriko eskualdean dago.

Urdaibaiko Biosferako Erreserbak 230 km2 hartzen ditu. Ez dauka 12 km baino gehiagoko gehinezko zabaleraz eta 17 km eta 20 km bitartean luzeraz. Bizkaiko Lurralde Historikoaren lurrazalaren % 10 eta Euskal Autonomia Erkidegoaren (Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaz eratua) % 3 hain zuzen ere.

22 udalerriz eratuta dago. Horietatik hamabi oso-osorik sartuta daude: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika-Lumo, Ajangiz, Mendata, Arratzu, Kortezubi, Gautegiz Arteaga eta Elantxobe. Beste bi udalerri, Muxika eta Ibarrangelu, ia-ia bere osotasunean sartu dira. Bermeo, Nabarniz eta Ereño euren azalera erdia baino gehiago dute barnean, eta beste bostak, Arrieta, Errigoiti, Morga, Amorebieta-Etxano eta Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, euren azaleraren herena baino gutxiago dute Biosferako Erreserban.